STENDHALEN OIHARTZUNAK: “CRISTÓBAL HALFFTERREN OIHARTZUNAK”

Cristóbal Halffter (Madril, 1930 – Villafranca del Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a) XX eta XXI. mendeetako Espainiako konpositorerik garrantzitsuenen artean koka dezakegu 2021eko maiatzaren 23an hil zen 91 urte zituelarik. Beste batzuetan aipatu izan dugun eta nazionalismo musikala eta gero Espainian musika abangoardista sartu zuen “51ko Belaunaldiaren” parte izan zen (Bernaola, Barce, Guinjoan bezalako konpositoreekin batera; “Nueva Música” taldearen sortzaileetako bat izanik ere) eta orain dela gutxira arte Luis de Pablorekin batera bizirik geratzen ziren bakarretakoa. Konpositoreaz gain orkestra zuzendaria eta irakaslea ere izan zen, beti musika garaikidea hedatzeko helburuarekin, mundu mailako orkestrarik garrantzitsuenak zuzenduz (hala nola, Berlingo Filarmonika, Frantziako Orkestra Nazionala, Espainiako Nazionala, Londreseko Sinfonika, etab.).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Errepublika txiki, Pizkunde handi

az. Urt 7 , 2026
Liburuetatik gizartera eta gizartetik liburuetara, halaxe bizi dugu literatura Liburuen Errepublika Txikian. Horregatik, hain zuzen ere, gure egiten dugu inguratzen gaituen munduarekiko grina eta ardura. Hori dela eta, ozen esan nahi dugu: euskarak eta euskal hiztunen komunitateak bizi duten larrialditik, indarraldira. Oztopo, mehatxu eta oldarraldi judizialetik, Pizkundera. Ikastoletan, ikastetxeetan, antolatu […]

Honekin lotuak