STENDHALEN OIHARTZUNAK: “ARNOLD SCHOENBERGEN OIHARTZUNAK”

Aurrekoan XX. mendeko musikaren aitetako bat ezagutu genuen, Messiaen, eta gaur Garazi Navasek abangoardiaren Aita Santua izan daitekeena aurkeztuko dizue: Arnold Schoenberg. Schoenbergek (Viena, 1874 – Los Ángeles, 1951) musikaren historia aldatu zuen eta esan daiteke, gaur egun egiten den musika garaikidea, berari esker existitzen dela neurri handi batean. Konposizio teknika berri bat asmatu zuen, dodekafonismoa, eta Vienako Bigarren Eskolaren parte izan zen. Hau Webern eta Berg bere ikasleekin batera sortutako konpositore-taldea izan zen, dodekafonismoa bultzatu eta musikaren munduan eragin handia izan zuena, ordura arte musikaren oinarri eta ezinbesteko elementu guztiak dudan jarriz eta dena hankaz gora utziz gaur arte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"IgeriBizi" erronka Getxon, 24 orduz igerian euskararen alde

ar. Aza 26 , 2024
“IberiBizi” ekimenaren bigarren edizioa egingo dute Abenduaren7 eta 8an, Swim Camp Getxo igeriketa elkarteak antolatuta. Euskararen erabilera bultzatzeaz gain euskararen alde lan egiten duten eragileen alde dirua biltzea du helburua. Izan ere, aurten Bizarra Lepoan elkartearentzat izango da bildutako dirua. Mikel Bildosolak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241126_igeriBIzi.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak