Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Astekariko azaleko gaitik abiatu gara: Argia Fototeka. Euskal prentsako argazkilaritza, itzaletik argira. ARGIAk bere argazkilaritza artxiboa sarean jarriko du ikusgai, 100.000 argazki baino gehiago libre eta eskuragarri egongo direlarik. Urko Apaolazak sinatutako erreportajean, kazetaritzan argazkilaritzak izan duen eta duen garrantziaz hausnartu du, artxiboko hainbat irudi komentatuz eta zenbait argazkilarirekin hitz eginez. Horrez gain, bere sail berria ere aurkeztu du: Itzaletik argira, fototekako irudietan oinarrituta historiari begirako atal berria. Beste gai bat ere jorratu dugu astekarian: osasun protokoloak laborantzan. Horrez gain, Abel Enbeitari egindako elkarrizketa nabarmendu dugu. Enbeitatarren sendiko kidea izanik, Abel gaztetan joan zen Arabara, nekazaritza ere borrokarako gunea zela sinetsita.
Deskargatu hemen.

