BLV-ART jaialdiak Bilbo Zaharra kulturaren erdigune bihurtuko du apirilaren 3tik 13ra

BLV-ART Jaialdiaren edizio berria apirilaren 3tik 13ra ospatuko da Bilbao La Vieja auzoan, Bilboko Udalaren eskutik. Ekimen honek antzerki fisikoa, arte biziak, dantza eta ikus-entzunezko instalazioak uztartzen dituen programazio anitza aurkeztuko du, guztira hogei proposamen inguru bilduz. Bertan, belaunaldi berriko artistek eta dagoeneko ospea duten sortzaileek parte hartuko dute. Jaialdiko proposamen gehienak lehen aldiz aurkeztuko dira Bilbon, eta lau estreinaldi berezi izango dira: hiru erabatekoak eta bat Euskadin lehen aldiz taularatuko dena. Emanaldi gehienak doakoak izango dira edukiera bete arte, salbu eta Bilborockeko saioak, bost euroko prezioa izango baitute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Oroit Lou Reed diskoa hizpide

ar. Api 1 , 2025
Mikel Telleria musikaria izango dugu bidelagun. Bere azken lana, Oroit Lou Reed, New Yorkeko musikari handia omentzeko asmoz sortutako diskoa da, baina horrekin batera, euskarazko rockaren eremuan ekarpen propio eta originala egin du. Diskoak Lou Reeden eragina jasotzen duen arren, Telleriak hamar abesti original sortu ditu, euskaraz eta bere estilo […]

Honekin lotuak