Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute.
Duela bi urte, osasun arazoak tarteko, itxita geratu zen Soinugelako atea. Zorionez, indartsu eta gogotsu, berriro ere zabaldu dut, eta joan nintzenean zorra utzi nuen Niko Vazquez (Bilbo, 1959) musikari eta grafistarekin. Zor hori kitatzeko, Soinugelara ekarri dut Niko, besteak beste, adimen artifizialarekin egindako Make Bilbao Grey Again liburuaz mintzatzeko. […]