“Bagoi hutsak” diskoren kontzertua emango du Postal kolekzionistak taldeak

Gaur, maiatzaren 26an izango da “Bagoi hutsak” diskaren aurkezpen kontzertua. Postal kolekzionistak musika taldearen eskutik, diska berriaren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera egongo da Bilboko BIRA kulturgunean 20:00etan.

Postal kolekzionistak 2018an sortutako Tolosako musika taldea “Azken gaua hirian” estudioko lehen lanarekin agertu zen. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore rock giroetatik pop doinuetara doan musika sortzen dute. Iñigo Asensio,  Ander Zubillaga, Michel Longaron Juanjo Falcón eta Irene Lopezek osatzen dute taldea.  Aurten, “Bagoi hutsak” deituriko diska atera dute, nolabait, desamodioari eta norberaren barruko iraultzari errerentzia eginez. Diskari buruzko hainbat sekretu kontatu dizkigu gaurkoan Iñigo Asensiok. Entzun!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Dena prest igandean ibilaldia ospatzeko

az. Mai 26 , 2021
Pandemia egoerara egokitutakoa izango da aurtengo Ibilaldia: ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ezta kontzertu erraldoirik ere. Horren ordez, bertaratzen direnek tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran, lau gunetan banatuta. Beste baldintza bat ere ezarri dute: parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Ibilaldiaren webgunean. […]

Honekin lotuak