Saio honetan piano lasaietatik rockera eta elektronika leunera arteko bidea egingo dugu, artisten unibertso bakoitza deskubrituz. Lehenik, Evgeny Grinkoren Winter Moonlight diskoa entzungo dugu: 2025eko lana da, Istanbulgo etxean grabatua, musika klasiko eta minimalista aldera jotzen du, giro zinematografiko eta intimo batekin. Ondoren, SYMLen Nobody Lives Here iritsiko da. Seattleko Brian Fennell-en proiektuaren estudioko hirugarren diskoa da, zaurgarritasuna, identitatea eta aldaketa lantzen dituena folk, piano eta atmosfera leunekin. Hurrengoan, abesti solte bat: “Listless”. Aurreko bi artistek elkarrekin grabatutako pieza eder bat. Jarraian, Xabier Badiolaren Leiho Ondoan Xori Bat. Eibarren jaiotako artista honen azken grabazio honek folk-pop intimistak, gitarrak eta ahots biluziek osatzen dute. Ondoren, Underscores-en U diskoa. Talde honek pop alternatiboa jorratzen du, melodia itsaskorrak eta erritmo elektronikoak nahasita. Saioaren erdialdean, Herenegunen Atzera Begira entzungo dugu. 8 kantuko lana, taldearen ibilbidean kapitulu berria, ska eta rock aldetik soinu helduago eta ausartago baterantz salto eginda, riff sendoek eta letra sakonek osatua. Meltt artistaren azken grabazioak Pathways du izena eta indie eta alternatibo leuna, melodia zabal eta atmosfera lasaiekin, entzulea murgiltzen du paisaia intimo batean. Gero, Matt Malteseren Hers. Disko delikatua eta sendoa. Pop intimista jorratzen du kantautore britainiarrak, balada pertsonalak eta ahots adierazkorra nagusi. Bukatzeko, Rafa Rueda artistaren Rueda izenako grabazioa. Bakarkako seigarren lana da eta bertan, gitarra, ahots, elektronika eta literatura nahasten ditu konplexurik gabe.
Deskargatu hemen.
