Uruguaiko sustraiak izan arren, euskaran eta Euskal Herrian aurkitu du bere etxea Andrea Bella García-k. Artista polifazetikoa da, irudigintza eta hitza uztartzen dituena, eta bere azken lanean —Euskara eta biok, jalgi hadi mundura— bidaia pertsonal bezain kolektibo bat proposatzen du. Ez da ohiko liburua: sketchbook kutsuko bidaia-koaderno ilustratua da, marrazkiz eta bizipenez josia, non euskararekiko harremana ardatz bihurtzen den.Lan honetan, irudia eta testua eskutik doaz, eta horretan funtsezkoa izan da Ainize Madariaga Muthular-ren ekarpena, hitzen bidez marrazkiek irekitzen dituzten bideak sakonduz. Baina, batez ere, proiektu pertsonala da: hizkuntza batek norbere bizitza nola zeharkatu dezakeen kontatzen duen lekukotasuna. Euskarak ateak ireki dizkio, eta liburu honek ate horietatik barrura begiratzeko gonbita egiten du. Irakurtzetik harago, esploratzeko, sentitzeko eta bidaiatzeko proposamena da. Gurean izan da. gaur Galkaon aurkeztuko du liburua.
Deskargatu hemen.

