“Ostabe zuloan” Txopet taldearen lan berria

Txopet talde bilbotarrak haien bigarren lana aurkeztu dute irratian: Ostabe zuloan. Andoni Barinaga-Rementeria izan dugu gurean eta berak kontatu digu lau abestiak kontzeptu beraren gainean sortu dituztela. Gainera, abesti bakoitza bideoklip batekin kaleratu dute eta Andoniren hitzetan, bideoklipak abestia osatu egin du. Orain, abestiak zuzenekora eramateko gogoa dutela argi adierazi du Andonik. Eta, nola ez, Durangoko Azokan izango direla ere baieztatu digu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ULTRA La Furiaren lan berriena

ar. Aza 12 , 2024
La Furiak bere azken lan luzea aurkeztu du gaur La Sinsorga Kulturgunean, eta gurean ere izan da diskoa aurkezten. Nerea Lorón, La Furia, ez da bakarrik etorri, berarekin etorri da Aiert, diskoan egin duen kolaborazioetako bat. La Furiak argi adierazi du oso pozik dagoela egindako lanarekin, diskoak doinu dantzagarriak ere […]

Honekin lotuak