PIPERPOLIS: Pabeloi 6 aretoan martxan dira Antzerki Arineko jaldunaldiak

Bilboko Pabellón 6 aretoan ospatzen diren Antzerki Arinen Jardunaldiak formatu bereziko topagunea dira: pieza laburrak, esperimentazioa eta sortzaile berrien ahotsa uztartzen dituen plaza. XIII. edizio honetan, 16 lan aurkeztuko dira (5 euskaraz), eta maiatzaren 10ean sari banaketa egingo da. XIII edizioa da aurtengoa , asteburuan abiatu ziren eta Maiatzaren 3 arte luzatuko dira. Bi proposamen oso ezberdin ariko dira oholtza gainean, baina biek ala biek antzerki laburraren indarra erakusten dute. Batetik, Ibai Ariztegik idatzi eta zuzendutako Nonato eta Aborta lanean, jaio gabeko bi arima elkartzen dira bizitzaren atarian, itxaron gelan, norberaren existentziari buruzko galderak airean utziz. Bestetik, Idoia Garzesen testutik abiatuta eta Mikel Martínezen kanpoko begiradarekin sortutako Goiuri, arazo bat dugu! piezak umorea eta zientzia-fikzioa uztartzen ditu, etorkizuneko Euskal Herri espazial batean kokatutako abentura ero baten bidez. Bi sortzaileekin hitz egingo dugu gaur: alde batetik, Ibai Ariztegi, bere proposamen existentzialaren atzean dauden gakoak ezagutzeko; eta bestetik, Mikel Martínez, komedia futurista honen eraikuntzan izan duen begirada partekatzeko. Biekin batera, antzerki laburraren aukerez, erronkez eta gaur egungo egoeraz ere hausnartuko dugu.

Deskartgatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LABek lan-esplotazioa salatu du Getxoko San Esteban egoitzan

az. Api 15 , 2026
Getxoko Neguri auzoan kokatutako San Esteban adinekoen egoitzan bizi den egoerak alarma guztiak piztu ditu. LAB sindikatuak salatu duenez, bertako langileek lan baldintza prekarioak pairatzen dituzte, Bizkaiko hitzarmena sistematikoki urratuz: egutegirik gabe, atsedenik gabe eta gehiegizko lan kargekin. Horrez gain, sindikatuak jazarpen sindikala ere salatu du, afiliatutako langileen kaleratzeekin eta […]

Honekin lotuak