PIPERPOLIS: “Neskatoak” dokumentalean barna Jon Abrilekin

Emakumeon bizipenak dokumental batean jaso ditu Jon Abril Olaetxea beratarrak, Neskatoak izeneko ikus-entzunezko lanean. Proiektu honen bidez, “dena utzi eta mendiz etorkizun baten bila joan ziren emakumeen testigantzak jaso nahi izan ditut”, esan digu berak. Ehunka izan ziren, frankismoaren urterik gogorrenetan, Baztan-Bidasoatik lanera joandako emakumeak. Piperpolis saioan izan da Jon Abril, duela urtebete estreinatu zuen lana eta pozik dago Euskal Herrian izan duen harrerarekin.  Gaur egungo migrazio prozesuetan bezala, emakumeek rol aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Arabako Bertsolari txapelketaren, Bertsotruk....

az. Mar 15 , 2017
Aste honetan be Bilbo Hiria irratiaren estudioak elkartu ditu Josu eta Erlantz lagunak, bertso-munduak ekarri dituenak uhinetan barna hedatzeko. Hala, saio honetan Laudion eta Urretxun izandako saioak ekarri dituzte: batetik,  Arabako Bertsolari txapelketaren 5. finalaurrekoa; eta, bestetik, Bortzirietako, Urretxuko eta Bilboko Potojorran bertso-eskolek egin zuten BERTSOTRUK ekimenaren baitako saioa. biba […]

Honekin lotuak