PIPERPOLIS: Karmele Jaio idazlea, Pier Paul Berzaitz kantaria eta Governors taldearen lan berria

Karmele Jaio Karmele Jaiok (argazkian) bere hirugarren liburua plazaratu berri du “Zu bezain ahul”. gizakien ahulezia islatzen duten 15 narrazioko bilduma osatu du.
Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarra duela 35 urte musikan han-hemenka hasi zelarik. GUK talde historikoaren hasierako partadaide izanik, pieza ugari konposatu zituen harentzat; bestalde, hiru ikuskizun musikal handi sortu, antolatu eta zuzendu ditu, eta dagoeneko 5 pastoral idatziak ditu. “Lili baten kantorea” dugu bere hirugarren diskoa, kantu ederren interpretazio ederra, tradizio eta modernitatearen, ondare eta unibertsalitatearen artean orekaturik. Urrian Arriaga Antzokian izan zen eta berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Arrasatetik datorren talde berria da Governors, eta eskuartean dakarrena ere labetik ateratako lehenengo lana du: «Itxaron beharra ez da itxaropena» izenburua duen diskoa. Beraiekin estreinako diskoa ezagutu dugu.
Jonh Trolloperen atal berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Deustualdeko Prest aldizkaria

ar. Urr 30 , 2007
    Urriari dagokion Prest aldizkariaren 74. zenbakia izan du mintzagai Hektor Ortega aldizkari horren zuzendariak. Azalean, kolore batzuen artean, hiru aipamen: Agirre baserria, Luis Abando eta Gramola Irratia. Ohiko monografikoan, aldiz, “Pegatinak 1.975-90” Deustualdeko hainbat pegatina desberdinen inguruko artikulua. Hilabetekarian artikulu, elkarrizketa eta dexente gehiago 36 orrialde bete arte, Hektorrek […]

Honekin lotuak