Aste honetako taldea Berrizetik datorkigu. Meison osatzen duten hiru lagunekin hitz egiten egon gara, haien proiektuarekin lotutako hainbat gaien inguruan. Betepaeta kolektiboari buruz, adibidez. Hartzen ditugun erabakiek garrantzia dute, eta bidean ager daitezkeen zalantzek baita ere. Bide luze baina polit horri jarraipen bat eman diote aurten, atera berri duten diskoarekin. Udaberri berri baten hasiera eman digute. Segi dezagun lorategia zaintzen.
Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azalean Xabier Agote agertzen da. Albaola itsas kultur faktoriako kide. Itsas kulturaz eta Albaolaren lanaz mintzatu dira. Fermin Aramendi kazetariari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Bukatzeko Arabako lautadan egiten dituzten hitzaldi musikatuak komentatu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260421_%20enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.