Berri Txarrak taldeko kideekin “Infrasoinuak” lan berriaz solasean

Berri txarrak taldeak bederatzigarren lana esku artean duela gaur aurkeztu du.  Infrasoinuak kantuak ematen dio izena lan berrari, 10 kantu berri. Gorka, Galder eta David batu zaizkigu saiora. Lan berriaren zehetasuna ekarri dizkigute, Grabaketa  Bill Stevensonekin eta Jason Livermorekin egin dute, kontzertu baten osteko proposamena izan zen. Txilen sortu zen hau guztia, 2016ko abenduan. Descendents taldeak gonbidatu zituen Hego Amerikako birarako. Oso konexio ona izan zuten, eta zuzenean ikusi ondoren, Bill Stevensonek proposamena egin zien, Berri Txarraken disko berria grabatzeko berak eskaini zuen bere burua. Infrasoinuak kontzertuaren inguruan ere mintzatu dira,  erreparatzen ez diegun kontuei inguruan zabiltzate. Entzun bai baina adituez, begiratu bai baina ikusi ez. Egingo dituzten kontzertuen gaineko datak ere eman dituzte. Otsailean kanpoan ibiliko dira bira erraldoi batean, eta Japonia, Txina, Thailandia eta Australia bisitatuko dituzte. Martxoan hiru kontzertu berezi egingo dituzte. Euskal Herrian bakarra, Barakaldoko BEC-en, 17an. Beste biak Madrilen eta Bartzelonan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Zutuberrak” antzezlana hizkuntzaren txipa aldatzeko proposamena

ol. Aza 24 , 2017
Eidabe antzerki taldeak gaur egungo jendartearen kezkak taularen gainean jarri nahi izaten ditu. Zutuberrak  antzezlanean, igandean estreinatuko dute Bilbon. Galder Perezek zuzendu du, eta Olatz Pagalday eskoriatzarra eta Jon Zubiaga Osoron arrasatearra dira protagonistak. Azken bi hauek batu zauzkigu saioara. Bits eta Gor dira antzezlaneko protagonistak. Gazte alai eta aktiboak […]

Honekin lotuak