Aste nagusia hastear dago Lur, Ilargi eta amama jaiaz gozatzeko irrikitan daude. Gure laguntxoek Zaparrada haur konpartsarekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute (kalejira, ogi tailerra, diskofesta,…). Amamak sorpresa itzela ekarri die: txorroskilo pailazoaren bisita!
Christian Rodriguez,Josu Ximun Billelabeitia eta Antton Goikoetxeak osatzen dute Lukiek taldea. 2015ean abitu zuten abentura eta ordutik geldi ezinik ibili dira. Udan ere hainbat lekutan ibili dira zuzenekoak ematen. Astelehenean abuztuaren 21ean Alagaran izango dira zuzenean, Toc eta Ezpalak taldeekin batera. Josu Ximunekin berba egin dugu. 2021ean Lukiek #2 deituriko […]