Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Lehenik, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburu berria izan dugu hizpide. Euskal Herriko arbolei eta zuhaitzei buruzko entziklopedia moduko bat da, bertan egileek gogorarazten digute zuhaitzak ez direla soilik natura, baizik eta euskal kulturaren oinarrietako bat. Lanak erakusten du euskaldunek historikoki zuhaitzekin izan duten harremana. Bestetik Bernardo Agari egko elkarrizketa ere aipatu dugu. Bernardo Atxagak Enarak nobelarekin bere ibilbide oparoari kolofoia jarri diola dio, 50 urteko bidea borobilduz. Hala ere, aitortzen du idazteko gogoa bizirik badu, lanean jarraituko duela. Atxagaren ustez, literatura arrisku handiko ofizioa da, baina baita poza eta jolasa ere, nahiz eta helburua ez den entretenimendu hutsa, baizik eta irakurlearen barrura heltzea. Iranen egoeraren inguruko artikuloa ekarri du Karlos Zurutuza kazetariak. Iran gero eta presio handiagoan dago Erresuma Batuak eta Israelen aldetik. Erregimena ahultzen ari den arren, adituek ohartarazten dute arrisku handiena etor litekeela ondoren: oposizio zatitua eta aniztasun etnikoa direla medio, gerra zibila ia saihestezina izan liteke. Hau da, arazoa ez da soilik egungo boterea, baizik eta etorkizunean sor daitekeen hutsune politikoa.
Deskargatu hemen.

