Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxetik egotzi dute gaur goizean Bilboko Zurbaranbarri auzoan. Etxegabetze operazioa goizetik jarri dute abian, eta Ertzaintzak kalea moztu du bertara jendea sar ez dadin. Sarrailagilea eta epaitegiko idazkaria eguerdi aldera iritsiko zirela espero bazen ere, azkenean ez dira agertu. Etxebizitzaren kanpoaldean auzokide ugari elkartu dira, etxegabetzea eragozteko eta familiari —Aurora eta haren bi seme-alabei— elkartasuna adierazteko. Deialdia AZET Etxebizitza Sindikatuak eta auzoko hainbat eragilek egin dute. Nabarmentzekoa da Bizkaiko Auzitegi Probintzialak familiaren helegitea onartu duela, eta epaitegiko komitibak ez duela agerraldirik egin. Hala ere, etxegabetzeak aurrera jarraitu du eta Bilboko Udalak, oraingoz, ez die bestelako bizitoki duinik eskaini. Egoera salatzeko, gaur arratsaldean manifestazioa deitu dute.
Deskartu hemen.

