Baxoa euskaraz egin ahal izateko protesta egiten jarraituko du Seaskak

Asteburuan poza agertu dute Seaskako kideak izan ere Larunbatean txio baten bidez Frantziako hezkuntza ministerioak Brebetako zientziako azterketa euskaraz egin ahalko dutela jakinarazi zuen. Haserrea eta determinazioa ez zaizkie apaldu Seaskako kideei ez du hitzik esan baxoari buruz, Baionako Bernat Etxepare lizeoko 120 ikasle hautazko ikasgaien Baxoko azterketak egiten ari dira erenegunetik  baina ez dute euskaraz egiten aukerarik. Azterketa egin ostean  elkarretaratzea egin zuten atzo, Eman pausoa, euskaraz baxoa! lelopean. Brebetaren ondotik, Baxoa euskaraz egiteko eskubidea emateko eskatu zuten. Zebrabidea saioan Hur Gorostiaga izan da Seaskako zuzendariak kokatu digu gaia. Eta Iparraldeko egoeraren argazkia egin digu. Ipar Euskal Herriko euskalgintzak apirilaren 22rako antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitu zuen, halaber. Baxoaren aldarrikapena plazaratzeaz gain, AEK-k eta Uda Lekuk bizi duten prekarietatea onartezina dela azpimarratu zuen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko hegoaldeko biztanleak abandonatuta daudela salatu dute manifestazio batean

ar. Mar 21 , 2023
70 auzo elkarte, eragile sozial eta kultural baino gehiago batu dira Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforman, Udal eta Foru Gobernuak  auzo hauekin hartutako konpromezua bertan behera utzi duela salatzeko. Artazu Goikoa, Artazu Behekoa, Betolaza, Irala, Iturrigorri-Peñaskal, Larraskitu, Errekalde, San Adrián, Urizar Dorrea eta Uretamendi auzoekiko konpromezua hain zuzen. Arrate Lopez plataformako […]

Honekin lotuak