Abuztuaren 25an Indabe taldea zuzenean Algara konpartsan #AsteNagusia26

Algara Konpartsaren agertokitik ere euskal talde ugari igaroko dira, eta horien artean izango da Indabe. Donostiako hirukoteak pauso sendoak eman ditu azken urteotan: gaztetxe eta herriko jaietako bertsioetatik abiatu, eta gaur egun bere nortasun propioa duen taldea bihurtu da. Horren erakusgarri da aurreko0 urtean kaleratutako lehen diskoa, Ez banaiz, ametsak, nostalgia eta gaur egungo hiriek eta harremanek sortzen dituzten gogoetak uztartzen dituen lana. Bilboko hitzordua gerturatzen ari den honetan, Indaberen orainaz, disko berriaz eta Aste Nagusian biziko duten esperientziaz hitz egiteko gurekin dugu Nora Azurza baxu-jotzailea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak