Aste Nagusian euskara nagusi izateko aldarria egin dute Gukak eta Bilboko konpartsak

Aste Nagusian euskara nagusi kanpaina aurkeztu dute Bilboko konpartsek eta Guka mugimenduak. Euskararen aldeko konpromiso argia adierazi dute, badirelako euskaraz bizi nahi duten milaka bilbotar eta euskal herritar. Horretarako, pertsona duin eta eskubide osodun gisa, egunerokoan eta eremu guztietan euskaraz eroso aritzeko aukera aldarrikatu dute. Azken urteetan jaiak euskalduntzeko hainbat aurrerapauso eman direla nabarmendu dute. Hala ere, aurten pauso bat gehiago ematea erabaki dute. Euskararen egoeraren azterketa zorrotza egin ostean, konpromiso berriak adostu dituzte, Aste Nagusia gero eta euskaldunagoa izan dadin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Naxker taldea zuzenena ALGARA konpartsan Abuztuaren 24an #AsteNagusia26

ar. Abu 18 , 2026
Bilboko Aste Nagusia gero eta gertuago dago, eta jaietako egitarau oparoaren barruan musika izango da berriro ere protagonista. Algara konpartsako oholtzatik igaroko diren taldeen artean izango da Naxker ere. Atarrabian 2022an sortutako taldeak denbora gutxian bere tokia egin du Euskal Herriko musikagintzan, garage, pop eta punk doinuak nahastuz eta zuzeneko […]

Honekin lotuak