Natxo de Felipek proiektu berria aurkeztu du gaur Bilboko Arriaga Antzokian: NDF & Kuarteto Philiperenea / ABANDONATUAK. Proiektuaren barruan bi kontzertu eskainiko ditu urriaren 4an eta 5ean, Arriaga Antzokian. 2015ean Oskorrik agur esan zion 45 urteko ibilbideari, ehunka kantu atzean utzita. Taldeak 38 disko eta 500 abesti baino gehiago argitaratu zituen, baina grabazio eta maketa prozesuetan hainbat kanta argitaratu gabe geratu ziren. Horietako batzuk berreskuratzeko asmoa iragarri zuen orduan de Felipek, eta, hamar urte geroago, hitza betetzera itzuli da. Proiektuaren jatorria iazko Donostiako Musika Hamabostaldian dago. Arantzazun Alos Quartet taldearekin zenbait kantu interpretatu ondoren, Patrick Alfayak 2026ko kontzertu bat bere gain hartzeko erronka bota zion. Hasieran ezezkoa eman bazuen ere, Xabier de Felipe semearen bultzadak proiektua aurrera eramatera animatu zuen.
Deskargatu hemen.
