Gaur hasiko da Gutun Zuria Azkuna Zentroan

Gutun Zuria, gaurtik martxoaren 27ra izango da Bilboko Azkuna Zentroan. Jakina den bezala, aurten, Buenos Aires, Habana, eta Casablancan izango du egoitza; bertako artistez gain, Euskal Herriko mugetatik haratago joango da eta.

Gaur bertan arratsaldeko 18:00etan, iazko edizioa berreskuratuko da liburu kolektibo baten formatuan: “Saiakera hemen hasten da”.  Ivan de la Nuez, Patxi Eguiluz eta Fernando Perez egongo dira liburuaren aurkezpena egiten auditorioan. Ondoren, 19:00etan, solasaldi musikatua egongo da Anari eta Iñigo Astizen eskutik, “inon izatekotan” izenburupean.

Katixa Agirrek, eta Itxaro Bordak, aurtengo Gutun Zuriari buruzko lehen adierazpenak egin dituzte. Entzun!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Eneritz Furyaken unibertsoan murgildu gara “Emadan”

az. Mar 24 , 2021
Disko berria dugu esku tartean Eritz Furyaken berria EMADAN deiturikoa. Eneritz Furyaken estudioko hirugarren lanean murgiltzen gara gaurko saioan. Bost urte hasi baitzen bere bakarkako ibilbidea, eta orain bere soinu bereizgarria oinarri duen unibertso bat eraiki du, baina elektronikaren eraginak gehitu zaizkio. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210323_piper_Eneritz.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak