Bizkaiko Harrera Sareak KAIA informazio puntua zabaldu berri du. Luis Iruarrizaga kalearen 9. zenbakian. Leku hau, pertsona migranteak haien eskubideei buruz jakiteko eta instituzioen partetik edo era autogestionatu baten bidez, dauden beste hainbat baliabide jakinarazteko ere erabili daiteke: ostatuak, osasuna, elikadura, asiloa, etab. Informazioa eskaintzeko eta jasotzeko ere balioko du KAIAk, gurera datozen migratzaileek behar dituzten baliabideak aztertzeko, azken finean. Pasa den udan, sare honek, 10.000 pertsonen ardura eduki zuen, gaua eta afariak emateko, instituzioen baliabideen ezean. Bide batez Javi Secok gogora ekarri digu kalean bizi diren pertsonen kopurua igo dela 2015. urtetik gaur egun arte. Momentu honetan 300 pertsona daude kale egoeran. Orain, neguko aterpetxea itxi denez 90 pertsona gehiago. Honez gain, CEAR-ek Oñatin daukan asilo egoitza beteta dago.
Deskargatu hemen.