Euskarak ondare inmaterialaren aitortza jaso dezan, espedientea abiatu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskara Babes Bereziko Kultura Ondasun Immaterial izendatzeko prozedura abiatu du. Helburua euskarak euskal kultura sortu, transmititu eta birsortzeko duen funtsezko eginkizuna aitortzea da. Ebazpena irailaren 16an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Une horretatik aurrera, hogei eguneko informazio publiko eta entzunaldi-aldia zabalduko da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, izendapenak euskarari prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa emango lioke, euskal kulturaren transmisioan duen garrantzia ondarearen ikuspegitik ere aitortuz. Espedientearen oinarrian ideia bat dago: euskara ez dela hizkuntza hutsa. Belaunaldiz belaunaldi, euskararen bidez transmititu dira memoria, ezagutzak, ohiturak eta mundua ulertzeko moduak. Bertsolaritza, toponimia, abestiak, atsotitzak eta herri-kontakizunak dira horren adibide batzuk. Baita jaiak, gastronomia, musika, dantza eta lurraldearekin lotutako ezagutzak ere. Horregatik, Jaurlaritzaren arabera, euskara euskal kulturaren adierazpide eta transmisio-bide ere bada.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen abiatuko da, larunbatean

og. Ira 17 , 2026
Bertsolari txapelketako sintonia entzuten hari gara, larunbatean abiatuko da Hazparnen. 50 bertsolarik parte hartuko dute lau urtean behingo hitzorduan. Lehen faseak zazpi saio izango ditu, Euskal Herriko herrialde bakoitzean bana; lehenbizikoa Hazparneko Mendeala gelan jokatuko da, larunbatean. Abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jantziko diote txapela irabazleari. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari […]

Honekin lotuak