SOLASALDIA: Etxebizitza eta krisia

etxebizitza  Gaurkoan, azken bolada honetan areagotzen ari den etxebizitzaren krisia izan du mintzagai Josu Larrinagak. Josuren ustez, etxebizitzak eraikitzen jarraitzen duten bitartean finantza eta krisi ekonomikoak bultzatuta gero eta zailago da etxebizitza lortzea. Bestetik, EAEn ia 200.000 etxebizitza hutsik daudela gogoarazi digu. Auzia bideratzeko alokairu publikoaren aldeko politika eskatu du. Solasaldi honen bigarren zatian Itoitzko urtegia bete dutela komentatu du Josuk, eta horrekin batera sismizidadeak gora egin duela. Itoitzko Koordinadorarekin bat eginez, urtegia ahalik eta lasterren hustea iruditu zaio zentzuzkoena. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: PREST aldizkaria

al. Mar 31 , 2008
  Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen […]

Honekin lotuak