Epaitegiek ez dute Iker Aranaren kasuko ertzaintzain burua ikertuko

Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia, lekuko gisa deklaratu du. Plataformak orain arte izandako oztopoak ere salatu ditu; tartean, lekukoen deklarazioak atzeratu izana. Iker Arana foam bala batez larri zauritu zuen ertzainaren zuzeneko agintariak gaur deklaratu du epaitegian. Justizia Aranarentzat plataformak salatu duenez, epaitegiek ez dute agintari horren erantzukizuna ikertu nahi, nahiz eta gertakarien unean gaztetxearen aurrean egon eta agenteei tiro egiteko agindua eman zien. Akusazioaren arabera, agintariak «bere irizpide soilari jarraituz» eman zuen tiro egiteko agindua. Horregatik, haren jarduna ikertzea ezinbestekotzat jo du plataformak. Salatu duenez, ikerketa tiroa egin zuen ertzainarengana mugatzeak dispositiboaren antolaketan eta agindu-katean egon daitezkeen bestelako erantzukizunak ikertu gabe uzten ditu. Justizia Aranarentzat plataformak erantzukizun guztiak argitzeko eskatu du, eta ikerketa tiroa egin zuen agentearengana ez ezik, «dispositiboa antolatu eta egun hartan aginduak eman zituzten arduradun polizial eta politikoengana» ere zabaltzeko eskatu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak