Beldurretik barre-algarara eramateko gonbita egiten digu «Bidutzi»k, Benetan Be Teatroaren antzezlanak. Hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako proposamen honetan, antzerkia, txotxongiloak eta zuzeneko musika elkartzen dira. Gurekin dugu Patricia Urrutia, obraren testuaren egilea, zuzendari artistikoa eta antzezleetako bat.
Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza.Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begiratzen dio. Malda […]