Martxoaren 3an, abiatuko da Alde Zaharreko Bertso Erronda lehiaketaren laugarren edizioa. Kanporaketak Errondabide kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan egingo dira, saio bakoitzean 6 bertsolarik abestuta. Erronda kalea “kale bat baino askoz gehiago” dela erakutsi nahi dute Erronda kaleko lau tabernek eta Zazpi Katu gaztetxeak, eta horretarako , bertso erronda antolatu dute , 24 bertsolari gazteren partaidetzarekin bertso txapelketa antolatu dute laugarren urtez. Bihar lehiaketaren lehenengo kanporaketa egingo dute, Adaxka. Bertan, Kerman Diaz, Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Jon Elortza, Julene Iturbe eta Ander Anakabe bertsolariek hartuko dute parte.
Deskargatu hemen.