PIPERPOLIS: «Bloke eta Malda» Julen Agirreren erakusketa

Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza.Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begiratzen dio. Malda paisaiaren ezegonkortasunaren adierazpena da; blokea, berriz, gizakiak paisaian utzitako aztarna. Eraikin bat, baserri bat, zementuzko forma bat edo eskultura bat izan daiteke. Nola egiten dute topo blokeak eta maldak? Zer harreman sortzen da paisaiaren eta bertan eraikitzen dugunaren artean? Galdera horiei tiraka murgilduko gara gaur Julen Agirreren marrazkietan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Homeless Film Festibala Kandida anztezlanarekin abiatuko da Igandean

az. Urr 21 , 2026
Gaurkoan Homeless Film Festibalari buruz hitz egingo dugu, Bizitegik antolatzen duen zinema eta gizarte-antzerkiko jaialdiari buruz, hain zuzen ere. Aurten 11. edizioa ospatuko du, urriaren 25etik azaroaren 26ra bitartean, Bilbon, Santurtzin eta Reinosan. Jaialdiaren helburua etxegabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzea da, zinema eta antzerkia tresna gisa erabiliz. Urte hauetan guztietan […]

Honekin lotuak