Zientzialari eta ekologista ezaguna izan zen Lynn Margulis estatubatuarra. Biologian eta eboluzionismoan ekarpen ugari egin zituen Lynnek. Bere ikerketen arabera, zelula eukariotoak ez datoz zelula prokariotoen eboluzio darwiniarretik, hainbat zelula prokariotoren (bakterioak eta arkeobakteioak) arteko endosinbiosi bidez sortzen baitira. Honetaz aparte, sinbioegenesiaren teoria ere babestu zuen. Estatu Batuetako zientzietako akademia nazionaleko kidea izan zen1983tik eta 2007an, geozientzia saileko irakaslea izan zen Massachusettseko unibertsitatean.
Bere ibilbide ikertzaile osoan zehar, ikerketa gehienak lehiaketek eboluzio-prozesuetan duten zereginari erreparatzen zioten bitartean, berak erakutsi zuen lankidetza indar boteretsua dela, gutxienez, bizitzaren agerpenean eta garapenean. Lynn Margulisek esan ohi zuen: «Bizitza batasun sinbiotiko eta kooperatibo bat da, elkartzen direnei arrakasta lortzen uzten diena». Bere ideiak oso aproposak dira gizarte moduan krisi ekosozialari irtenbideak elkarlanean bilatzeko premian gauden egoera honetan.
Deskargatu hemen.
One thought on “HAUXE GURE LURRA: Sinbiosia bai, lehia ez (Lynn Margulis gogoan)”