POTTO: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa.
Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri.
Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur baina berba handiko segidan.
Hurrengo geltokia: Miarritze
On egin!!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Marea Bizi soinu jaialdi feministak elkarrekin entzutera gonbidatzen du

og. Aza 12 , 2026
Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]

Honekin lotuak