POTTO: Durangaldea Uztabarritzen ekimena eta Iurretan izandako bertso-saio esperimentala

Akabuko kolpea dugu; azken puntua eman dugu Bilbo Hiria irratiaren 262. POTTO saioan, kantuan. Euba herrian izan zen eta Durangoko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen ekimenaren beste bala bat ekarri dugu. Hori nahikoa ez eta Iurretan izandako bertso-saio esperimentala eskaini dugu. Hika moldean kantatu zuten bertsolariek (eta errimatu ere bai). Bertso saio berezia HITANOaren puzteko, toka eta noka aritu ziren lau bertsolari handi: Unai Iturriaga, Eneko Abasolo, Eli Pagola eta Miren Amuriza.
Urrian bueltatuko gara bertso freskoak otarrean

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artxandako aktibazio plana parte hartzailea izatea aldarrikatu dute ekologistek eta auzo elkarteek

og. Eka 24 , 2021
Talde ekologistek eta auzo elkarteen federazioak manifestu bateratu bat sinatu dute, Artxandan egin beharreko jarduerei buruzko eztabaida parte-hartzailea eta irekia eskatzeko. Izan ere, Bilbo, Erandio eta Sondikako udalek duela gutxi Artxandarako  Aktibazio Plana deiturikoa aurkeztu zuten. eremu horretan, eta beharrezkotzat jotzen dute. Juan Payalesek azaldu digun moduan prentsaren bitartez jakin […]

Honekin lotuak