Espainiako hauteskundeak ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean Espainako hauteskudeak hizpide. Hauteskundeak soilik ez, azaroaren 25a ere gainean dugu. Horixe hartu dute gai Feministaldiko hitzaldi batean, etxe barruko indarkeriak, hain zuzen ere. Ekhi Petriarti eta Miren Arangurenen arteko solasaldia kontatu digu Danele Sarriugartek. Urriaren 15ean, Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Josebe Blanco, Vanesa Freixa eta Laura Ibarra Antzuolan elkartu ziren, Leire Milikua Larramendik gidatutako mahai-inguruan. Hirurek laborantzari eta landa-eremuko bizimoduari buruzko liburu bana argitaratu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak