Roots of Nirvana (Distorted Sounds From The Punk Underground) diskoa entzunez eman dio hasiera gaurko irratsaioari Pedro Elias Igartuak. Geroztik, Imuntzok eta Belokik atera berria duten diskoa ezagutzen hasi gara (Gezurra ez da egia). Hori eginda, Persuasions
taldeko bokalistak heldu dira, Bob Dylanen kantuen bertsioak grabatu dituztenak “Knockin´On The Bob´s Door” diskoan. Saioaren azken atalak gaurko minimonografikoa ekarri digu: Wanda Jackson rockabillyaren erreginari buruzkoa. Artsita handi honek disko bikaina egin berri du, 73 dituetarik. Horixe entzuten jardun dugu. Era berean, datorren asteko monografikoa aurrareatu digu Pedrok: Riley Puckett countryaren aitzindaria.
Next Post
Artayorran baño,yantzan obetó!#82 Korrika
og. Mar 24 , 2011
Korrika 1980-2011. Korrikari buruzko saio monografikoarekin gatoz, bi atal izango dituena. Edurne Brouard Korrikaren arduraduna eta Igor Elordui AEKren komunikazio arduraduna etorri zaizkigu Korrikaren nondik norakoak kontatzeko, kantuetatik kontuetara,17 kantu eta sorpresatxoren bat ere bai.Aide Korrika! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!
Honekin lotuak
-
2012/07/12
SOINUGELA: The Beatlesen singleak
-
2011/12/16
IBAIZABAL: Gernika 1937-2012 ekimena
-
2011/11/07
BIDE GORRITIK: Lurrama azoka
-
2012/06/14
IBAIZABAL: Oroimen historikoa Barakaldon
