Ikasturteko azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan. Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta. Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. […]
Gaurkoan, Ismael Manterolak aipatu erakusketa izan du aztergai, Bilboko Arte Eder Museoko bildumak BBKren Kale Nagusiko aretoan daukana hain zuzen. Paisajea aitzaikitzat hartuta, artista eta estilo desberdinen lanak ikusgai daude: hasi Dario Regoyosekin, eta amaitu Iturrino, Benjamin Palencia, Landa, Amarika, Martiarena, Acebal Idigoras eta Diaz Canejasekin. Ismaelen ustez, udako […]
Iruñako SOK taldeko kideek 13 mantracks berain lehen lana aurkeztuko digute. Lasunen kabaretean Aukeran dantza taldeko zuzendari Edu Munduamendiaraza izango da. Bideak ikuskizun berria prestatzen ari dira eta uztailaren 13an estreinatuko dute Donostian. Betiko atalak ere entzungo ditugu: Jon Trolloperen azken atala, lehiaketa, gomendioak… Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis060626.mp3
Alemanian jokatzen ari den futbol mundialaren inguruko zenbait aipamen egin dizkigu “Medius”-ek gaurkoan eta horrekin batera txirrindularitzari buruzko jarduna ere izan da: “dopin”-aren afera eta Frantziako tourrerako aste bete falta dela. Esku pilota ere aipagai egon da gaurko “kirolaldia” emanaldian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia060626.mp3
Iragan asteburuan Xakela gazte asanbladak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eginiko Software asteburu librea jardunaldiak izan ditugu hizpide gaurkoan. Kronika txiki bat egin dugu han ikusi-entzun-esandakoen inguruan (argazkiak). Bertatik emititzen duen Arraio irratia ere aipatu dugu, Interneten birsortutako irrati librea, 80ko urteetan jatorria zuena, eta berriro ere uhinetara egin du salto sarean […]
Mouse On Mars taldearen erritmo sinkopatuekin hasi, baina ondoren hainbat trobadore izan ditugu gurean gaurkoan. Arcade fire, beren Funeral izeneko diskoarekin, Smog Bill Callahan-en taldea, David Pajo, Edwin Collins, Mister John Soda, Rafa Rueda izan dugu Saredun eskua bere azken diskoa aurkezten. Saioa entzuteko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060614.mp3
Gaurko saioa ez da artista jakin baten gainekoa, orain arte jorratu ditugun artista guztien errepasoa egingo baitugu. Gregory Isaacs, Eek-a Mouse, U-Roy, Tanya Stephens, King Tubby, Horace Andy, Steel Pulse, Israel Vibration, Desmond Dekker… Saioa entzuteko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060613.mp3
Ruso eta Andres Belmonte musikariek proiektu berria abiatu dute: la kermes. Arratsalde eguzkitsuetako solasaldi eta jaia da Kermes. Diskoa ere horrelakoa da, solasaldi bat, sakona, gogoeta bat munduari. Hizkuntza asko daude elkarrizketan: gaztelania, frantsesa, euskara… eta musika anitza. Gurean izan dira, disko berriarekin. Eta elkarrizketa koloretsua atera diegu. Musikari onak […]
Biztanleria hirietara bildu zen XX. mendean. Mundu osoko fenomenoa dugu hauxe. Berdin gertatu da Asian, Afrikan zein Amerikan. Hirian bizitzeak baditu bere abantailak. Ezin da ukatu hori. Baina baditu bere desabantailak ere. Direnik eta handienak izanagatik ere, hiriak txiki geratzen zaizkie azkenean hiritarrei, jende gehiegi metatzen baita beraietan. Jendea hara […]
Django Reinhardt Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
