Gaur Itaka Zumaiarrak izan ditugu gurekin (argazkian ikusten ditugun lagunak), “Nerabe” estraineko lana aurkezte aldera (Baga Biga Musika Ideiak). Bestalde, Sweet Oblivion taldearen debuta “Wasted Lovesongs” aztertuko dugu, K. Antzokian kontzertua dutela profitatuz. Alfonso Arana Cujoko abeslariaren egitasmo berria dugu Sweet Oblivion, amerikana erara emana, ostiralean Paul Collins Beatekin batera, Gamuza Azul argitaletxearen jaialdian parte hartuko duena. Saioa deskargatu HEMEN.
Next Post
POTTO: Bizkaiko txapelketako finala. 2.partea
ol. Urt 19 , 2007
Aupa entzule! Astero bezala hemen gaude gaurkoan ere, bertsoak entzun eta eurekin gozatzeko prest. Abenduko Bizkaiko finalari erreparatu diogu eta zortzi bertsolariek hamarreko txikian eta ondoren puntuei erantzuten zein emandako gaiei kantatutako aleak prestatu ditugu. Astero bezala, agendari ere erreparatu diogu. Ondo pasa! Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070119.mp3
Honekin lotuak
-
2014/01/27
IBAIZABAL: Sarekadak Bilbon
-
2016/04/11
HIZPIDEA: Offshore enpresak zer diren
-
2013/02/26
IBAIZABAL: Korrika 18
