Gaurko saioan ikus entzunezkoen inguruan arituko gara, sexologia atala dugu plazera zeure eskuetan. Datozen saioetan filmak izango ditugu aztergai. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Horregatik atal honetan zinemara begira jarriko […]

Amamak ezin ditu bilobek ekarritako txostenak irakurri. Lur eta hodeik agian amamak dislexia daukala pentsatzen dute. Bere ikaskide batek ere irakurtzerakoan arazoak dituela esaten diote, lagun honen ustez hizkiak mugitzen dira. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190207_gaurezdagoeskolarik_letrabihurriak.mp3 Deskargatu hemen.

Inauteriak iragarriko dituen kartela ezagutzera eman dute gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean  aratusteak ospatuko dira Bilbon. Ohikoa den moduan horiek iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea  José Ángel Ligero Martinezena izan da, “Sardinita disfrazada” lanagatik. Beste behin ere, herritarren parte-hartzea erabakigarria izan da behin betiko aukeraketan, 4.139 boto erregistratu baitira.  Kartel […]

Euskadiko Gazteria kontseiluak emakumeek eremu publikoan parte hartzerakoan dituzten beldur eta oztopoak identifikatu ditu Eragin plazandre txostenean. 2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu zenuten  Bizkaia Aretoan .Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn eremu  publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, espazio publikoan, plazan  egoteko dituzten beldur eta oztopoei […]

Bertsolaritza hizpide dugun saioan, bertso freskoak ditugu opari. Ageda martiriaren bezpera egunean, urtero legez, Bilbon ibili ginen Algara konpartsako kideak (potojorran bertso-eskola geriatrikoaren laguntzaz). Kantuak eta koplak izan ziren nagusi. Ezin ahaztu ekainaren 26an Barañainen izan zen Bertso-eguna. Bertsoen aukeraketa diktatoriala, Bilbo Hiriaren POTTO saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/190205_potto.mp3 Deskargatu hemen.

Plaza Hutsa, herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko helburuarekin sortutako ekimenak, Bilbo metropolitanora eramango du hurrengo gogoeta kolektiboa. Otsailaren 8an Bilboko La Bolsa erakinean, 18.30tan, eta 9an Portugaleteko merkatuan, 10.00etan, izango dira topaketak. Gaur gurean izan dira  Ibon Meñika eta Nerea Gijarrubia. Plaza hutsa, gogoetarako eta ekintzailetarako espazio parte-hartzailea […]

Fisioterapeutak modan gaude; artikuluak, txostenak, elkarrizketak, hitzaldiak… Pixkanaka presentzia handiagoa dugu gizartean eta, orain arte ez bezala, masajea eta beste terapia fisikoen eskari handia unibertsitatetik irtendako profesional egokiekin asez doa. Hala ere, nahiz eta denok gure izena bolo-bolo darabilten, benetan egiten duguna ez da hain ezaguna. Norbaiti gure eguneroko lana […]

50 urte dira Arantzazun Euskara Batuaren lehen oinarriak finkatu zirenetik, baina honen kezka lehenagotik dator. Kezka nagusia ahozkotik idatzira pasatzerakoan agertu zen. Albreteko Juana erreginak, 1563ko eliza protestantearen sindoaren agindua segituz, bultzatu eta sustatu zuen Latinez bakarrik erabiltzen zen Bibliaren itzulpena herriaren hizkuntzetara. Horrela, bere lurraldeetan, Biarnesera itzuli zuen Armad […]

Naizen jaio da, transexualitate egoeran dauden haurren gurasoen elkartea, ez da berria izan ere Chrysalis elkartean egindako lanaren ondoren dator Naizen. Naizena aldatzearekin batera, Espainiako Chrysallis elkartearen adar bat izatetik talde independente izatera igaro da transexualitate egoeran dauden gurasoen elkartea. Bea Sever Naizen elkarteko bozeramailea izan da gurean. Naizen dira, […]