“Boogie Mama” ep laburra aurkezten dabil Dr Maha’s Miracle tonic taldea. Nere Alberdi taldekidea irratian izan da. Larunbatean Kafe antzokian zuzenean aurkeztu dituzte kantu berriak, eurekin batera O’Sisters taldea arituko da eta Nerea Alberdik kontatu digun bezala sorpresaz beterik egongo da kontzertua. BANKROBBERS’ aurreko diskoaren jira luzea egin ostean lau […]
Zinegoakeko 16. edizioak egitura berria, arte eszenikoen bultzada eta 140 jarduera baino gehiago izango ditu Jaialdiak hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira. Sexu aniztasunarekin lotutako hainbat gai landuko dira: intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna eta pertsona errefuxiatuek bizi […]
Odolak gure gorputzean duen funtzioaz mintzatu gara Oier Gorosabalen. Gorputz harrigarria dugu benetan: hortaz jabetzeko, odolak nola elikatzen gaituen ikusi baino ez dugu. Arterien eta zainen irudi anatomikoak zuhaitz bat ekartzen du gogora: bihotzetik irten bezain laster, odol hodi handiak adarkatzen hasten dira, eta tutu meheagoetan gorputz atal guzti-guztietara heltzen […]
Arriaga antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Gaurkoan Mikel Losada izan da gurean Macbeth pertsonai gorpuztuko duena. Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak “Respect” kantua ekarri du, Otis Redding soul kantariaren eskutik. Estatubatuar soul abeslaria izan zen. King of Soul “Soularen Errege” ezizenaz ere deitua izan zen. Berak konposatu eta abestutako abestirik ospetsuena (Sittin’ On) The Dock of the Bay izan zen. 1967ko abenduaren 10ean hegazkin istripu baten ondorioz […]
Ikusi eta Ikasi umeentzako euskarazko programa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta aurten izango du XV. aldia. Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, umeentzako euskarazko ikuskizunik programatu ditu berriro Bilboko barruti guztietan. Ekimen honen helburua da Bilboko umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek […]
Ume batzuei gehiago kostatu egiten zaie gauzak ikastea beste batzuei baino, batzuetan denbora gehiago behar da gauzak asimilatzeko eta barneratzeko. Ingurukoen laguntza baldin badute errezago eta lasaiago ikasiko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190202-gaurezdagoeskolarik_igelmarroitxoa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioa abiatzeko egitura atalean ELA sindikatuak ateratako txostena aztertu du Endika Alabort Amundarainek. ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, gutxi barru erreforma baten aurrean aurkituko garela dirudielako. Hori dela eta, negoziazio kolektiboaren eraldaketa bat proposatu du sindikatuak, oinarrizko aldaketa batzuk mahaiaren gainean jarrita. […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara: aste honetan Jaka Horien inguruko bi artikulu ekarri dituzte euskara. Bestetik, aurreko ostiralean emandako Argia sarien inguruan mintzatu da, eta bukatzeko, Lanbide Heziketako irakasleak ez dagozkien funtzioak egitera bultzatzen ditu Jaurlaritzaren programa batek, Argiak eskuratu dituen dokumentuen […]
On ekin Nutrizioko lagunekin berriz ere Bilbo Hiria irratian tartea irekiko dugu. Urte hasierarekin geure buruari jartzen dizkiogun asmo eta proposamenak izango ditugu mintzagai. Dagoeneko sartu gara urte berrian, eta askok bizimodua hobetzeko proposamenak egiten dizkiogu geure buruari; proposamenak egin bai, baina gehienak alde batera uzten ditugu egun gutxitara. Elikadurari […]
