Urtarrailaren 30etik Zeanurin eta Igorren martxan dagoena. Erakusketan 140 argazki, prentsa idatziaren hainbat artikulu eta zine-irudiak ere dira, Gogoratu aipatu tanbia elektrikoak duela 50 urte arte Bilbo, Durango eta Arratia lotzen zituela. Datozen aste eta hilabeteotan, erakusketak Lemoa, Galdakao, Areatza eta Bilbo ere bisitatuko ditu, Jon Urutxurtuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150226solasjonurrutxurtu.mp3 […]

“Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara” lelopean, Kontseiluak manifestazioa konbokatu du datorren larunbaterako, arratsaldeko 17´30etan Gipuzkoa plazan. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute, kontuan hartuta gero eta injerentzia gehiago direla euskararen aurka EAEn, Nafarroa Garaian eta Iparraldean, Saio Rodriguezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150225solassaioarodriguez.mp3  Deskargatu hemen

Egitasmoa kolokan eta bi langileen etorkizuna airean, Udalak dirulaguntzak kendu ostean. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko S. Antonio kaleko bulegoen kontratua, edo Errekaleor Bizirik!-en salaketa komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agendan zinema, bertso-saioak, eta kontzertuak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150225solasasiergarcia.mp3 Deskargatu henmen

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: asteazkenan Zine txokoa eta Sons of Bill kontzertua. Ostegunean beste bi kontzertu, eta gauza bera ostiralean. Larunbatean, aldiz, Hiromi Yoshida eta Axen Escaladaren ikuskizuna, eta Nancy Rubias kontzertua. Eta datorren astean, denetarik: Urbeltzen Dantza Ganbara, kontzertuak, Arrosa Sareko Jardunaldiak… […]