Gaur Juan Mateo Zabala euskaltegiaren Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150205solasastemikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Oso txarra: Troikak inposaturiko “Austeritate” politikak langabezia, pobrezia eta zor handia baino ez du ekarri. Orain, Luis Guridik azaldu digunez, gobernu berria ekonomia bideratzen, arlo soziala indartzen, eta zorra bernegoziatzen saiatzen ari da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasluisguridi.mp3 Deskaargatu hemen
EH oso ondo kokatuta dago Formakuntzari dagokion arloan, Europako lehenetarikoa dela. Baina lan merkatuak ez du ia enplegurik sortzen: nola egokitu guzti hori? Gaindegiko Imanol Esnaolak horretaz hitz egin digu, https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Hasteko “lehnengo aldia” zer egiteko? Galdera argituta, Igor Erauzkin sexologoak esperientzia horren inguruko hainbat ñabardura aztertu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen
Oinarrizko errentarekin hasi ondoren, orain emakume islamiarren beloaren aurkako kanpaina hasi dute. Horrez gain, Asier Garciak Eraso arrazista bat Gasteizen, Trebiñuko agintarien bilerak, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
.. elkarretaratze-ikuskizuna egin dute EILASeko lagunek gaur goizean Bilbon, Jaurlaritzaren Delegazioaren aurrean. Aurre-matrikulazio epea irekita dagoela, Ana Perezek euskal eskolaren geletatik erlijioa atera behar dela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150203solasanaperez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150203asteixabel.mp3 Deskargatu hemen
Urtarrilean izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek otsailekoa komentatu du: musika, erakusketa, zinema, poesia, mendi taldea… Etorkizunean martxan jarri nahi duten egitasmo pare bate ere aipatu digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150203solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Hordago ardoa ikuskizunaz aritu gara gaurko saioan. Mikel Garaizabal enologoak eta bere bandak, zuzeneko musika, margolanak, antzezpena eta bideoak ustartuz, ardoa gozamena dela ezagutzeko aukera paregabea. Peru Magdanela idazlearekin usaimenarekin dastatu ditugu ardoa gozoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150202piperpolisardoa.mp3 Deskargatu hemen
Syrizak irabazi ditu Greziako hauteskundeak eta aurrean dituen erronka askoren artean ingurugiroarena dago. Hori aztertu ondoren, Josu Larrinagak Bilboko Artigasko basoa plastikoz josita agertu dela komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen
