BADOK.INFO.Saio berezia gaurkoa Jon Eskisabel kazetariarekin; Badok.info ataria berrikuntzaz beteta dator eta gaur eguneko beharrizanetara egokitze prozesuan. Euskal musika jarraitzen duzuenontzat ( ez duzuenontzat ere bai) ezinbesteko tresna. Hasi saltseatzen! Altxa bolumena! Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/artayorran140703jonezkizabel.mp3  DESKARGATU HEMEN

Lelo horrekin, Estitxu Garaik ikastaroa eman du Eibarreko UEUn, hilaren 1 eta 2an. Egun euskalgintzan publizitateaz ezer ez edo oso gutxi dakiten batzuk dabiltza publizitatea egiten. Hain zuzen, besteak beste hutsune hori bete nahi izan du ikastaro horrek. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702estitxu%20garai.mp3  DESKARGATU HEMEN

1

Berrogei bat sindikatu, alderdi eta gizarte-eragilek osatuta, energia eredu berri baterantz abitu dute bidea. Egoera ezaguna da, gero eta gehiago ordaintzen diegu argindarraren fakturan 4-5 konpainia handiei. Monika Monteagudok esan digunez alternatiba badago, eta horretan dabiltza Gure energia plataformakoak. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702monikamonteagudo.mp3 DESKARGATU HEMEN

“Kultura-aniztasunak eta Feminismoak: dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak aztergai” izenburupean izango den ikastaroaren berri ematera Jule Goikoetxea eta Ainhoa Guemes hurbildu zaizkigu. Feminismoa eta Kultura-aniztasuna aztertu dute, Euskal Herriko estatugintza prozesuari begira. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/emakumeak140702ueu.mp3  DESKARGATU HEMEN

Nahiz eta Europan nahiko ezezaguna izan, sexu-laguntzaile edo ordezkariak zaharrak dira AEBetan, sex surrogate izenekoak. Terapia batean, normalean, bezeroa(k) eta sexologoa egoten dira: kasu honetan hirugarren elementu hori gehitzen da terapia egiteko eta emaitza onekin hainbat kasutan, Igor Erauzkin sexologoak kontatu digunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702igorerauzkin.mp3  DESKARGATU HEMEN

2

Iragan larunbatean aurkeztu ziren Bilboko Kafe Antzokian .eus amaiera duten lehenengo 92 domeinu-izen aitzindariak. Euskal komunitatearentzako goi mailako domeinu izena errealitate bihurtu da honezkero. Aitzindarien multzo honetan dago, besteak beste, bilbohiria.eus domeinua, laster Bilbo Hiria irratiaren helbidea izango dena. Puntueus fundazioko Iratxe Esnaolarekin mintzatu gara, domeinu-izen honen garrantziaz eta fundazioak […]