Duela 20 urte luze gertatu zen: sexu-abusuengatik Gasteizko parrokia batean jarritako salaketa.. artxibatu egin zuten. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Gasteizko eta Arabako aurrekontuak, Korrikaren aurkezpena, eta “Ene begiak eme” ikuskizuna komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen
Maileguak kalkulatzeko indize bat da IRPH, Europak bertan behera uzteko eskatu duena. Gipuzkoan ere, batez ere Kutxabankek, hainbatetan aplikatu dute aipatu indizea: Iñaki Colinak kontatu digunez, gutxienez 15.000 lagun kaltetu dira. Gainera, azken asteotan 30 kasu irabazi diote Kutxabanki. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasinakicolina.mp3 Deskargatu hemen
Gurean izan direnen artean, Agus Perezek “Arrastoak”, “Zazpi aldiz elur”, eta Durangoko Azokako Szenatokia komentatu ditu. Datozen egunotan, aldiz, “El lenguaje de tus ojos”, Carolyn Carson, eta Els Joglars izango dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko “Birziklapenetik sormenera” zikloarekin jarraitu du. Bihar Koldo Amestoy, eta Urbeltzen Dantza Ganbara izango dira, eta ostegunean Los Mambo Jambo. Asteburuan kontzertu gehiago izango ditugu (Dinero, Los Brazos…), eta datorren astean denetarik: zinea, erakusketa, irakurraldia, jaia, Olentzero jaia, kontzertuak eta Kafe Antzokiaren 19,. […]
Gaur Irune Uria BIGEko teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141209solasasteirune.mp3 Deskargatu hemen
25 urte pasa ei dira jendea, askatasun egarriz, justizia nahiz giza eskubideak eta ankerkeria nahiz bizimodu grisa bereizten zituen murrura era baketsuan igo zenetik, jendearen askatasun goseak murruetako harri bakoitza jatea lortu zuenetik, Anarik zubietakoak bere kanta ederrenetarikoan nola. Murrua eraistea lortu ei zuen jendearen fede onak, askatasunzaletasunak, neba-arreben arteko […]
Ez dute ez kalerik egin Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok. Petti artista beratarrari lapurtutako sukalde-errezeta ekarri digute: Basurdea, alegia; Ruper txantxikuarraren “Lurrean etzanda” azken lanaren aurkezpena; Urkiolan barna, Saibegirako ibilbidea, eta nola ez, 49.Durangoko Liburu eta Diska Azoka. Eta asteburu honetarako proposamen gehiago Mieltxoren eskutik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141205zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Durangoko Azokaren 49. edizioak gaur goizean ireki ditu ateak, eta hantxe dago egunotan Zenbat Gararen Erroa argitaletxea. Xabier Monasteriok, giroa eta azokaren garrantzia aipatzeaz gain, argitaletxe horren nobedadeak aurkeztu dizkigu: liburuak Gure amaren sekretua eta Altzateko jaunaren elezaharra izeneko irakurketa errazeko liburuak dira, Euskara errazean izeneko bildumaren baitan, gero, Euskaltzaindiarekin […]
