Betiko moduan asteburuari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz. Gero, aste honetan izango direnekin ibili da: XIV. Haur Antzerki Topaketak, Lagun Artean Kantari, The Cavern Beatles, Marc Ford edo “Jainko txiki eta jostalari hura”. Datorren astean antzerkia, kontzertuak, hitzaldia, dantza, txangoa eta hilaren 24an bertso-bazkaria, Amets Arzalluz eta Igor Elortzarekin […]
Gaur bederen, bertan behera geratu da eta momentuz Alvarez familiak bere etxean bizitzen jarraitu ahal izango du, behin behinean. Gaurko zegoen iragarrita etxe-desjabetze hori, Jose Luis Andikoetxeak salaketa jarri ondoren, Erlantz Ibargurengoitiak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
lurrin gozoak datozkigu Pantxo Irigarairen mintzo freskotik. Igandean bizi izandako Herri Urratsaren inguruko aburuak alde batetik, Europarako hauteskundeak direla eta zer nolako giroa bizi den Iparraldean eta azkenik Ibon Fdez. Iradi euskal preso politikoaren egoera hurbildu digu Pantxo berri emaileak. DESKARGATU HEMEN
Saharako kanpamentuetan ospatu berri den Fisahara zine jaildian izan gara eta bertan egondako euskaldunen hitzak ekarri ditugu gaurko saioara. Bestetik Leioka Umore azokan estrenatuko den Bertsoklown ikuskizuna ezagutu dugu. Bertsolaritza eta klown teknika uztartuz, ikuskizun honek bertso txapelketaren finala Leioara ekarriko du. Inozenzio klownak gidatuko du saio berezi hau. gurean […]
Madril-Bartzelona linean eta pasa den astean Gurdia Zibilak 9 lagun atxilotu zituen. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak berehala erantzun dute “hemen gauzak ondo eginda daudela” esateko. Josu Larrinagak egoera aztertu du, hitzetik harago. DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Aitor Argote. Erreportajeetan Bilbao Alpino eta Lizardi mendi taldeak, eta Basarrate Landa. Literatura kritikan Etgart Kereten liburua, eta Irudi album atalean Eduardo Gaviñaren argazkiak. Gaur, hori eta gehiago komentatu du Lur Malleak. DESKARGATU HEMEN
Jazz musika eta doinu beroak izan dira protagonista Gaueko Piztiak irratsaioaren saio berrian. Uptown Funk Empire, US3 eta A Guay Called Gerald bezalako proposamen bizietatik Cannonball Adderley, Cal Tjader edo Candido musikari klasikoetara jo dugu. Voodoofunk ekimen bereziak eta A Certain Ratio bezalakoak berreskuratuta Basement Freaksek, Valiquek, The Broken Keysek […]
Barakaldon, EAJk eskatuta, kale batzuetako izenak eta alkate frankisten margoak kendu nahi dituzte, eta PSE bestaldera begira. Bilbon, aldiz, PSEk alkate frankisten margoak kendu nahi zituen, eta EAJk ez, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Animoso-animoso etorri jaku Bilbo Hiria Irratira Iñiguito “Txapel” lekittarra euren azken lanaz berba egiten. Betiko punkia, tranpa bakoa! DESKARGATU HEMEN
