Jakina da Europako Batasunak zigorra jarri diola EAEri, 30 miloi euroko isuna hain zuzen. Luis Guridi “Opor fiskalak” zer ziren, noiz, nola eta gehiago aztertu du. Ikusteko dago isuna nork edo nortzuek ordaintzen duten. DESKARGATU HEMEN
Bilbo Handian eta Bizkaian ezartzeko, hala eskatzen dute hainbat gizarte-eragilek, sindikatuk eta alderdik. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak S. Frantziskon gertatutako azken bortxaketa, Europar Hauteskundeak, eta Zorrotzako Sader enpresaren kutsadura komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Egon dena “En un lugar del Quijote” izan da. Egongo direnak, aldiz, “Poza”, Leioako Umore Azoka, Ballet Marseilla, Roberto Oliván eta Jokin Oregi izango dira, Agus Perezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Fakun Aznarezek bi ekarri dizkigu: alde batetik Guatemalako Legebiltzarrak herrialde horretan genozidioa izan dela ukatu du. Bestetik, Honduraseko Legebiltzarrean liskarrak izan direla kontatu digu Fakunek. DESKARGATU HEMEN
Bai bertsozale, bai! Gozatu, gure oinarrizko bertsolariekin ere goza daitekeela frogatu digute berriz ere Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Gaurkoan Hego Uribeko buruz buruko finalera eraman gaituzte hasieran, eta ondoren Arratiara… Gainontzeko informazioarekin batera, asteburuari dagokion agenda hurbila ere entzungai duzu. Goza dezagun gure artistekin! DESKARGATU HEMEN
Yoko Onoren “Atzera begirakoa” Guggenheimen dugu, irailaren 4ra arte. Ismael Manterolak azaldu dizkigunez, berrehun lan dira orotara, artearen hainbat arlotakoak. Bigarrena, aldiz, bukatu da: dena den, margolari bilbotarraren erakusketa aztertu du Ismaelek, Arte Ederretako Museoan bertan Diaz Alabaren margolan batzuk eskegita daudela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Eta 17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – hilak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” K. Antzokian. […]
Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoaren egoera, Oiongo S. Bixente ikastola eta diru-laguntza, maiatzaren 15ean Palestinarekiko elkartasuna, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak DESKARGA TUHEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Xerezade Brasilera joan da, Afonso Henriques de Lima Barreto jaunaren ahotik Tubiacanga hirian gertatutako jazoera harrigarrien berri entzuteko. Hiri loti eta lasaia zen Tubiacanga… Zein haize zorok jo zituen, baina, hango herritar normalean patxadosoak, gero jokatu zuten moduan jokatzeko? Auzo berri bat etorria zen hirira, bai, eta kimikaria izateak […]
