Gaur Karramarroik apur bat beldurra euki du ipun misteriotsu bat kontatu diotelako baina amaieran austu egin da ta guztiok batera poz pozik egon dira. Zatoz gurekin gozatzera!!  DESKARGATU HEMEN LARUNBATA  DESKARGATU HEMEN IGANDEA

Proposamen batzuk ditugu horretarako: mendi buelta bat, errezeta bat, Kherau taldea, Bilboko Auzotarroken ekitaldia, Orgasmoen Alu Santuaren prozesioa, agenda.. Gehiago behar duzu?  DESKARGATU HEMEN OSTIRAL  DESKARGATU HEMEN LARUNBATA  

Aste honi dagokiona, eta azalean “Abortua: erabakitzeko eskubidearen alde”. Asteko gaia Nafarroa Garaiko Pirinioko herriak dira, eta Pertsonaia Jagoba Arrasate entrenatzailea. Erdiko Kaieran Bostok Photo, eta Termometroan Gure esku dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbilean agertutako “Bretainiako txano gorriak” artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN

Kargu publiko batek beste 4-5 enpresa pribatutan lan egin ahal du? Horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, Parlamentuko gaiekin jarraitzeko. Memoria historikoa Iruñean, eta Etxarrin egingo duten Herri-galdeketa jorratu ondoren, Koxka enpresaren egoera komentatu du. Bukatzeko, Mikelek bihar Lesakan Bardoen finala izango dela gogoratu du.  DESKARGATU HEMEN

Birle mungiako taldea da eta geurera etorri dira Aitor Ganboa, Garikoitz Balbas eta Rober Alonso  euren azkenaz berba egiteko. Birle taldeak 2010ean kaleratu zuen “Bidea da helmuga”, eta 2013an “Ardatzak”. Punk, rock eta hardcore melodikoaren arteko eremuetan dabilen taldea. DESKARGATU HEMEN

Gaur, Luis Guridik hiru gai jorratu ditu: hasteko, Catak Fagor-en etxetresnaken fabrikak erosteko eskaintza egin du. Jarraitzeko, Gipuzkoan zerga berezia ezarri diete aberatsei Errenta Aitorpenean. Bukatzeko, Luisek Europako Banku Zentralako Mario Draghik “deflazioa”-ri buruzkoak esandakoak komentatu ditu.  DESKARGATU HEMEN