Atal honetan Xerezade Afrika aldera joan da, zehazki Mozambikera, Mia Coutorekin egina baitzeukan hitzordua, baobab baten itzalean haren ahotik entzuteko ibiltari batzuen istorioa. Ibiltariok Muidinga mutikoa eta Tahuir agurea dira, eta oinez doaz bide infinituan, nora ez dakitela, beren herria odolusten dagoen gerra ankerretik ihesi. Bidean: desolazioa, herioa, eta etsipenaren […]

Arrosa 25 euskal irratiren Sarearen II. Jardunaldiak pasa den larunbatean izan ziren Gernikako Astran, “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Goizean, 80 bat lagunek hartu zuten parte prestatutako hainbat tailerretan. Arratsaldean, bapo jan ondoren, Kuña Lehiaketa eta mahai-ingurua izan zen. Iluntze aldera Nunguayazz, DJak… eta gero gerokoak. Parte hartzaileak pozik […]