Baionako elkarretaratzea, Nicolas Bonnemaison medikua, Zortzi laborari epaituak, eta Protestaldiak izan dira Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Berriak Euskal Herriko panorama, ez soilik ekonomikoa, astindu du: eta orain zer? Josu Larrinagak galdera horri eta gehiagori erantzun die. DESKARGATU HEMEN
Krisia hasi zenetik gaur arte establezimenduen kokapena eta kopuruaren eboluzioa aztertu ditu Gaindegiak, “Euskal Herriko enpresen demografia” txostenean. Galderei, Imanol Esnaola koordinatzaileak erantzun die. DESKARGATU HEMEN
Gaur, hilak 21, Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako Nazioarteko eguna ospatzen da, eta munduko hainbat tokitan mobilizazioak izango dira. Santurtzin ere egingo dute baina ostegunean, Iñaki Casaresek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean Barakaldoko Udal gobernuak Gizarte Laguntzetan diru asko ematen duela eta murrizketarik gabe gainera adierazi zuen; egun berean, Berri Otxoak Plataformak kaleratutako datuek aurrekoa ezetatzen dute, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan hitzaldiak, ibilbide gidatua, kontzertua.. izan dugu, eta asteburuan bi kontzertu eta beste ibilbide bat (Gabriel Arestiren omenez). Datorren astean, aldiz, musika, zinea, dantza, Bilbo Hiria Irratiko emanaldi bat eta Euskara jendea dokumentalaren aurkezpena Bilbon, Mikel Urbeltzek kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Hamargarren urtean, Literatura Eskola 2013 larunbat honetan hasiko da, Larrabetzun. Gero, hilean behin eta maiatzara arte, besteak beste, Zarautz, Iruñea, Pausu, Bilbo edo Durangon ibiliko dira, Gotzon Barandiaranek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Volkswagen enpresaren egoera ona, S. Ferminetako ikurriña eta atxiloketak, eta Nafarroa Oinez 2013 izan dira Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Joxe Rojasek hiru jorratu diitu: hasteko Larrabetzu eskura aplikazioa. Gero, Tolosaldeko atari berria, ataria.info; eta bukatzeko Googlek erabiltzaileen iritziak erabiliko dituela esan diigu Joxek. DESKARGATU HEMEN
Ibaiondo ikastetxeko antena, Gasteizko Herri Harresia, Baskonia-Maccabi norgehiagoka, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
