Larunbatean egingo dute mendi lasterketa hori, Zeanurin. Horrekin batera, egun berean Mendi Martxa, eta egun hauetan mahai-ingurua, ikusentzunezkoa, umeentzako taillerrak, etab., Olatz Goikoetxeak azaldu duenez. Informazio gehiago gorbeiasuzien.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Erromoko Gaztetxe horrek bederatzi urte bete ditu eta horietan dabiltza, urteurrena ospatzen. Itzubaltzetako Anek balantzeaz, egoeraz, egitarauaz eta etorkizunaz ere hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Deustuko Kanalaren lanak, Gobernu onerako kodea, Solokoetxeko antena, Debekuak Otxarkoagan, eta egun hauetako Epaiketak izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Irailean Guardia Zibilak egindako operazioa “legez kanpokoa” izan zela adierazi dute Herriraren abokatuek. Alfonso Zenonek kontatu duenez, Herrira legezko erakundea da, atxiloketek ez dute justifikaziorik, ez dago delitu zantzurik, eta irregulartasun prozesala ere aipatu du. DESKARGATU HEMEN
Irailari dagokiona eta azalean Jone Artola Bilboko azken Aste Nagusiko txupinera. Erreportajeetan “Euskara jendea” dokumentala, eta Uribarriko Auzogune egitasmoa jorratu dituzte. Gainera, Annabel liburua edo Iñaki S. Martinen argazkiak, Lur Malleak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Espainiako PPren gobernuaren azken Pentsioen Erreformak bereziki haserratu ditu pentsiodunak, pentsioek balioa galduko dutelako urtero. Horrexegatik gaur Bilbon elkarretaratzea egin dute, eta larunbatean manifestazioa konbokatu, Mikel Argiñarenak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Edo zertarako balio dute? Igor Erauzkin sexologoak galdera hauei eta gehiagori erantzun die. DESKARGATU HEMEN
Unesco Etxeak gidatuta, datozen 6 hilabeteotan sentzibilizatzeko kanpaina egingo dute Enkarterrin. Nekane Viotak azaldu digunez, hilaren 17an hasiko dira Balmasedan, dokumental batekin. DESKARGATU HEMEN
Kantonamendu berriak, Aitor Arandia eta Baionako Herriko Etxea, Michel Alliot-Marie eta iruzur susmoak, eta Miarritzeko Lurrama azoka izan dira Irulegiko Irratiko Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
