Gaur, Hego Euskal Herriko Pentsiodunak kalera atera dira, Koordainketaren aurka. Egoera gero eta txarragoan daudela, orain Madrildik datorren botikak ordaintzeari eta gehiagori aurre egin behar diote, Mikel Argiñarenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Saio monografikoa: Bonberenea. Euskal kultur eta musikagintzan gune aktiboenetako bat eta autogestioaren eredu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Ted Hawkins, Haendel, Shocking Blue edo Holleysen kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Troggs, Red Presley edo Sleepy La Beefenak. DESKARGATU HEMEN
Mikel Urbeltzek hilaren bigarren hamabostaldikoaz hitz egin du. Denetarik izango da areto horretan: besteak beste, hitzaldiak, umeentzako ikuskizuna, ikasleentzako kantak eta dantzak, mendi irteera eta hainbat kontzertu. DESKARGATU HEMEN
Egitasmo hori gauzatzen doan heinean, duela gutxi EHko ordezkaritza bat Kuba ekialdean egon zen. Orain, urtebete dute 3 minutuko pelikula bat ekoizteko, giza baloreetan oinarrituta, Koldo Zelestinok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Banca Cívica eta CAN, UPNren liskarrak, Urak utzitakoa eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan dira gaur Mikel Bujandak komentatutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Ttittika Rekalti egin diote elkarrizketa nagusia. Asteko gaia, aldiz, “Klima aldaketa eta geoingeniaritza”. Horietaz gain, Karmele Jaio, Bixente Ameztoy, Eusko Ekintza eta gehiago komentatu du Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken-laurdenak izango ditugu hizpide: Ituren eta Larraintzar herrietan izandakoak, otsailaren 9an eta 10ean. Horrez gain, berriak eta agenda-proposamena. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere, Askapenak antolatutako Brigadak izango dira udan, munduko zenbait herri eta herrialderen egoera ezagutzeko, eta bueltan, horren berri hemen emateko. Apuntatzeko epea martxoaren 31an bukatuko da, Julen Zulaika azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Patakon, Ostalaritzaren Ordenantza, Auzoetako Inauteriak, Etxe-kaleratzeak, eta BBK eta Gizarte ekintza izan dira Aitziber Ibaibarriagak gaur jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
