Hurrengoan “barrez” deituko diogu saioari (“berbaz” alde batera utzita) eta mediku-kontuei buruz mintzatuko gara. Saioa horrela bukatu dutu,eta gogotik egin dugu-eta barre, Mikelek belauneko mina zuela eta medikuarengana egindako azken bisitaldia kontatzean,… Hori “La mafia médica” liburua esku artean genuelako,…, eskuz esku mugitzeko dekogun liburua, bide batez, hemen direnak bezala: […]
Gai honen inguruan, azken urteotan oso gutxi eztabaidatu da Administrazio Publikotik abiatuta. Krisia dela kausa, aldaketak egongo dira, seguru aski, Azpiegitura handietan, Pasaiko Portuan, Donostiako Metroan edo AHTren lanetan esaterako, Iñaki Barcenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 13tik 17a bitartean egingo dute Arte azoka hau Madrilgo IFEMAn. Krisiaren gainetik, inoiz baino nazioarteko galeria gehiago izango dira, euskal presentzia murrizten den honetan. Ismael Manterolaren ustez, ARCOk zaila du egoera gainditzea. DESKARGATU HEMEN
Gotzon Hermosilla kolaboratzaileak beste gai bat jorratu nahi zuen baina berriro gertatu da: Lutxanako tuneletan eraso bat izan berri da. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKren Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Inauteriko ostiral honetan Bilboko Kafe Antzokian egingo dutena, Al Gara konpartsak antolatuta. Resu Uriartek eta Agurtzane Rementeriak, besteak beste , Tostadak nola egin azaldu digute. DESKARGATU HEMEN
Otsail eta martxoan, euskara ikasteko eta ondo pasatzeko aukera emango du Gabriel Aresti euskaltegiak. Horrez gain, Oxigenaldiak ere izango dira. Eta Aste Santuari begita, hasi dira ikastaro eta barnetegiak prestatzen, Arkaitz Astorekak eta Aritz Estibezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Errekaldeberriz Auzo Elkarteak Bilboko Udalari jarri diona. Errekaldetarren ustez, Udalak ez zuen legea bete Kukutza zegoen erakinaren jabeari eraisteko baimena eman zionean. Salaketaren ondorioak ere atera dituzte, Igor Ahedok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Anjel Erro. Asteko Gaia “Emakumea Eliza Katolikoan” da; Erdiko Kaieran, “Elekatu-Elikatu” elkartea, eta “Agur esatea” filma komentatu du. Bukatzeko, Mikel Asurmendik Iratxe Lopez de Aberasturiri egindako elkarrizketa kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Mikel Bujandak UPN alderdian dagoen gatazkarekin hasi du gaurko kronika. Gero Etxekaleratzeen aurkako Txantreako mugimendua komentatu du, baita Nafarroako Ospitale Publikoko sukaldeko aferarena ere. Bukatzeko, elurra, Inauteriak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
